Barrixak rss

Ondarroako hizkerin erabileri bultzatzeko lehiaketi martxan da euskera egunin!

2015/12/03

Ondarrutar peto-petu zazela proba ahal ixateko lehiaketi ipini dau Ondarroako udalak; irabazlik 100 euroko sarixe lortuko dau

Herritxarrak ondarrutarrez jolasteko lehiaketi ipini dau martxan Ondarruko Udalak euskerin egunin. Parte hartzeko www.ahuakemonala/lehiaketa helbidin sartu bihirko da, eta han agertuko gakozen 20 galderak erantzun. Galdera guztik erantzun ostin, parte-hartzailik aukeri eukiko dau bere datuk gordeteko ala ez. Puntu gehixen lortzen dotxuzenak, urtarrilan 6xan ospatuko dan bertso jaialdixan jasoko dau 100 euroko sarixe.

Ondarruko Udalak, herriko beste hainbat eragileaz batea, martxan jarritxako Ahuakemonala egitasmun azkan ekintzi ixango da hau. Aurretik, esketx lehiaketi eta Ahuakemonala mugikorrentzako aplikaziñoi aurkeztu dotxuez, eta lehiaketi ixango da egitasmun aurtengo azkan ekimena. “On arte, Ondarruko esakera eta berbak kalea ata douz. On, horren erabileri bultzatzeko sasoi ailla gasku, eta horreta dator Ahuakemonala lehiaketi”, azaldu dau Eneritz Basurko euskara zinegotzixak.

Aurretik esan douen modure, sari banaketa ekitaldixe Errege egunin urtero antolatu ohi dan bertso saiun aurretik ixango da.


facebook
0
twitter

SARE SOZIALAK

  • twitter
  • facebook
  • youtube
turrune naturala euskara batzordea Bizkaiko foru aldundia Eusko jaurlaritza radixu hitza turrune Arranondo

© 2015 Ondarroako Udala · Garapena eta diseinua iametza interaktiboa